Gazteen Dantza Topaketa 2026 badator: Lakuntza prest dago

Ekainaren 26tik 28ra bitartean, Lakuntzak hartuko du Gazteen Dantza Topaketa 2026. Euskal Herri osoko dantzari gazteak elkartuko dira bertan, asteburu batez dantza, harremanak eta elkarbizitza partekatzeko.

Gazteen Dantza Topaketa ez da emanaldi bat. Dantzari gazteak elkartzeko, elkar ezagutzeko eta euskal dantzen inguruan hausnartzeko topagunea da. Urtez urte sendotzen joan den proiektua da, eta belaunaldi-erreleboa, komunitatea eta kidetasun-sentimendua ditu ardatz.

Aurtengo edizioari hasiera ekainaren 26an, 19:30ean, emango zaio, Lakuntzan egingo den hasiera-ekitaldiarekin. Adi egon gure sare sozialei!

Utzi Erantzun bat

Your email address will not be published. Required fields are marked *