Kartel irabazlea III Gazteen Dantza Topaketa

Gazteen Dantza Topaketaren hirugarren edizioak bere irudi ofiziala du jada! Martxoan egindako kartel lehiaketako proposamenen artean hautatua izan da.

🗳 Bozketa irekia eta epaimahaiaren balorazioa

Sare sozialetako bozketa irekiaren eta epaimahaiaren erabakien ondoren, jakinarazi dezakegu jada zein izango den Seguran (Gipuzkoa), ekainaren 27tik 29ra egingo den GDT 2025aren irudi nagusia.

👏 Zorionak, Suany!

🎉 Suany Oleagordia izan da kartel irabazlearen egilea. Zorionak eta mila esker parte hartu duzuen guztioi, bai zuen diseinuak bidaltzeagatik eta baita bozkatu duzuenoi ere.

Antolakuntzatik nabarmendu nahi dugu jasotako proposamen guztietan islatu diren sormena, konpromisoa eta maitasuna.


Laster arte Seguran!
#GazteenDantzaTopaketa #KartelIrabazlea #GDT2025

Utzi Erantzun bat

Your email address will not be published. Required fields are marked *