Ekainaren 30etik uztailaren 2ra Gazteen Dantza Topaketa ospatuko da Asparrenan

Badakizu zer den Gazteen Dantza Topaketa? Zein den bere sorrera? Zertan datza?

 

Gaur egun, euskal herriko dantza taldeek egiturazko arazo baten aurrean gaude: belaunaldi erreleborik eza. Irtenbide bat bilatzeko asmoz, Euskal Dantzarien Biltzarrak gazteen aldeko apostua egindu Gazteen Dantza Topaketa antolatuz. Haien baitan baitago irtenbidea.

 

Ekitaldi honen bidez gazteen ahalduntzea bilatzen da, haien nortasun sentimendua areagotzea. Asteburu batean zehar, Euskal Herri osoko dantzari gazteek dantza tradizionalez gozatuko dute modu ludiko batean, emanaldietan ohituta dauden zurruntasunik gabe. Talde eta herrialde ezberdinetako dantzarien arteko harremanak sustatu nahi dira.

Gazteen Dantza Topaketa 15 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Egingo diren jardueren artean, azpimarratzekoak dira talde-dinamika, dantza-taldeetan duten eginkizunari buruz hausnartuko baitute, eta Asparrenako kaleak zeharkatuko dituen kalejira, larunbat arratsaldean.

 

Dantzaria zara? Parte hartu nahi duzu? Orduan eman izena otsailaren 27tik martxoaren 24ra. Hurrengo formulario bete baino ez duzu egin behar: IZEN EMATEKO FORMULARIOA

Utzi Erantzun bat

Your email address will not be published. Required fields are marked *