-
Dantzari gazte baten oroimenez, hurrengora arte Enara
Gazteen Dantza Topaketa antolakuntzatik, atsekabe handiz adierazi nahi dugu Haize Dulantzi taldeko dantzari gazte baten heriotzaren berria jaso dugula. Aurten ospatuko den edizioan parte hartzekoa zen.
-
“Gazteen Dantza Topaketa” saritua izango da IX. Dantza Tradizionalaren Esker Onak ekitaldian
Euskal dantza tradizionalarekiko konpromisoari omenaldia 2025eko ekainaren 26an, 19:30etan, Bilboko Euskalduna Jauregiko 0B aretoan egingo da Dantza Tradizionalaren Esker Onak sarien bederatzigarren edizioa, euskal dantza tradizionalaren zaintza eta zabalkundea lasai baina etengabe sustatu duten pertsona eta entitateei eskerrak emateko ekitaldia. Gazteen Dantza Topaketari eginiko aitortza hau bereziki emozionagarria da: egitasmo honek belaunaldi berriak batu eta motibatu ditu dantza tradizionalaren bueltan. Proiektu honek ez du soilik gazteen parte-hartzea bultzatu; euskal kultura-ehuna indartu du, ondare zaharra gaur egungo gazteen indar eta sormenarekin lotuz, etorkizuna gure esku dagoelako. Gazteen Dantza Topaketaren ondoan, Goi-alde (Erandio), Lorabarri (Portugalete), Ibai Lorak (Zalla), Ibai Arte (Zorrotza-Bilbao) eta Gazte Berri (Sodupe) bezalako talde historikoek ere jaso dute omenaldia.…
-
Zure iritzia garrantzisua da!!
Gazteen Dantza Topaketaren helburua da gazteen ahotsa entzutea eta belaunaldi-erreleboa bermatzea dantza tradizionalean. Horregatik, 15 eta 25 urte bitarteko Euskal Herriko dantzari gazte guztiei galdetegi labur bat betetzeko eskatzen diegu — ez da beharrezkoa GDTn parte hartzea.
-
Laguntzaileak behar ditugu!!
Topaketaz gozatu nahi duzu? Zatoz laguntzailegisa!!
-
Kartel irabazlea III Gazteen Dantza Topaketa
Sare sozialetako bozketa irekiaren eta epaimahaiaren erabakien ondoren, jakinarazi dezakegu jada zein izango den Seguran (Gipuzkoa), ekainaren 27tik 29ra egingo den GDT 2025aren irudi nagusia.
-
III. Gazteen Dantza Topaketaren aurkezpen ofiziala
Datorren larunbatean, apirilak 5, Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako Euskal Herriko III. Gazteen Dantza Topaketaren aurkezpen ofiziala egingo da Seguran.
-
URTZ taldeak Gazteen Dantza Topaketan parte hartuko du!
Gazteen Dantza Topaketaren 3. edizioa berrikuntzekin dator, eta aurten URTZ musika taldearen lankidetza izango dugu! Horri esker, "Dantzen Desafioa" jarduera bereziagoa eta esanguratsuagoa izango da. Aurreko edizioetan parte-hartzaileek edozein abesti aukeratzen zuten, baina aurten erronka bat proposatu diegu: URTZ taldearen abestietan oinarritutako koreografiak sortu beharko dituzte, betiere euskal dantzako urratsak erabiliz.
-
2025eko Gazteen Dantza Topaketako kartel lehiaketa martxan dago!
Gazteen Dantza Topaketa 2025 gero eta gertuago dago, eta aurten zure diseinuak irudi ofiziala izan dezake! 📢 GDT 2025eko kartel lehiaketa martxan da eta Euskal Herriko zein diasporako dantzari guztiak gonbidatuta daude parte hartzera. Ez da beharrezkoa diseinatzaile profesionala izatea, nahikoa da kreatibitatea, dantzarekiko grina eta topaketaren espiritua irudikatzeko gogoa izatea. 💡 Parte hartzeko baldintzak: 🎨 Teknika librea – eskuz edo ordenagailuz egindako diseinuak onartuko dira 📅 Epea: Martxoaren 6tik 27ra 🏆 Zer irabazi dezakezu? 🎽 GDTko sudadera pertsonalizatua. 🖼 Parte-hartzaile guztiek sinatutako kartel irabazlea. 🎟 2 sarrera kontzertu baterako (zehazteke). 🌟 Irabazlearen lana sare sozialetan eta hedabideetan zabalduko da, aitortza publikoz lagunduta. Parte hartu eta izan zaitez GDT 2025eko…
-
III GAZTEEN DANTZA TOPAKETA: informazio saio online
Zer da? Zergatik? Noiz? Non? Norentzat?Zertarako? 15 eta 25* urte bitartean badituzu, interesatzen zaizu! Eman izena online saioan eta dena azalduko dizugu! 📌 Otsailak 18, (20:30) ➡️ Bete FORMULARIOA!!
-
III GAZTEEN DANTZA TOPAKETA: informazio saio online
Zer da? Zergatik? Noiz? Non? Norentzat?Zertarako? 15 eta 25* urte bitartean badituzu, interesatzen zaizu! Eman izena online saioan eta dena azalduko dizugu! 📌 Otsailak 18, (20:30) ➡️ Bete FORMULARIOA!!