EDB

Euskal Dantzarien Biltzarra

Euskal Dantzarien Biltzarra 1965ean sortu zen, Euskal Herriko dantza, musika eta ohiturak mantendu, berreskuratu eta zabaltzeko helburuarekin. Diru irabazi asmorik gabeko elkarte soziokulturala da, euskal dantzak sustatu eta babesteko helburua duena.

Euskal Dantzarien Biltzarra Euskal Herriko kultur sarerik zabalena da, 20.000 dantzari eta 1.000 musikari inguru biltzen dituena, EDBko ordezkaritzetan dauden 230 dantza taldeen artean banatzen direnak.