II. Gazteen Dantza Topaketaren aurkezpen ofiziala

Apirilaren 13an, larunbatean, Areatzan egingo da Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako Euskal Herriko II. Gazteen Dantza Topaketaren aurkezpen ofiziala.

Araian egindako Topaketaren ondoren jasotako balorazioetan, urtean zehar gehiagotan elkartzeko «beharra», gogoa, jasotzen zen. Topaketak asteburu soil bat baino gehiago izan zezan, dantzaren inguruan harremanak sendotu ahal izateko. Hori kontuan hartuta, apirilaren 13an Areatzara hurbilduko gara, bigarren edizio hau ospatuko den lekura.

Zer aurkituko dugu hilaren 13an Areatzan?

17:30ean udaletxeko plazan elkartuko gara, eta bertan proiektuaren eta helburuen berri emango dugu. Bakoitzak esango du zer den GDT berarentzat, nola bizi duen, zer espero duen harengandik. Urrats bat gehiago emango dugu gure taldeetan belaunaldi erreleborik ez egotearen aurkako lan honetan.

Ondoren, nola ez, gehien gustatzen zaigunaz gozatuko dugu, gure dantzez gozatuko dugu. “Eingo taldea” ren eskutik, denok aterako gara plazara. Gazteak, ileak orrazten ditugunak, oraindik bizitzaren egutegi honetan non kokatu ez dakienak… mundu guztiak goza dezakeelako dantzaz, baina beharrezkoa da gure gazteria indartzea dantza tradizionalek etorkizuna izan dezaten.

Aurrera gazteok!! Aurrera dantzariok!!

#dantzarianaiz

Utzi Erantzun bat

Your email address will not be published. Required fields are marked *